Yemengo gerra, armagintza eta erantzukizun sozialaz aritu dira Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean
Luis Arbidek eta Bego Oleagak eskainitako hitzaldiak Markina-Xemeingo Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatutako Gerra hemen hasten da jardunaldietako lehenengo ekintzak izan dira.
Markina-Xemeingo Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kide bat, aurkezpena egiten Markina-Xemeingo Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kide batek aurkezpenak egin eta gero, Luis Arbide Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea izan da lehenena berba egiten. Eta Yemengo gerra eta armagintza izan ditu hizpide. Ostean Bego Oleaga Emakumeok Gerraren Aurka plataformako kideak hartu du hitza. Bien ahotan, migranteak sortzen dutenak gu geu gara. “Euskal Herrian armak sortzen ditugu eta guk bidaltzen ditugu gatazkak dauden eremuetara”. Uhagon kulturguneko hitzaldi aretoa bete egin da; 40 lagun inguru batu dira. Arbidek gaztelaniaz eman ditu azalpenak, eta Oleagak euskaraz.
Gaurkoak hizketaldiak izan dira, eta bihar (otsailak 24), Gerra hemen hasten da dokumentala proiektatuko dute, 18:00etan, Uhagonen baita ere. Ikus-entzunezkoak duela hilabete eta erdi estreinatu zuten Bilbon, eta Euskal Herriko enpresa eta erakundeek armagintzan dituzten inbertsio eta interes ekonomikoak agerian uzten ditu. Dokumentala proiektatzeaz gain, Joseba Sanz ikus-entzunezkoa zuzendu duen zuzendari bizkaitarraren eskutik xehetasun guztiak ezagutzeko aukera edukiko dute herritarrek.

Luis Arbide eta Bego Oleaga
