Ondarroako Nasa kalea astebururako asfaltatuta egongo dela esan du udalak
Datorren astean konpontzeko dagoen losa zatia konponduko dute. Lan horiek martxoaren 11an amaitzea aurreikusten dute.
Nasa kaleko lanak azken fasean sartu dira. Gaur (otsailak 25) galipota botatzen hasi dira, eta udal iturriek adierazi dutenez, kalea berritzeko lanak aurrera doaz esperotako martxan. «Astebururako amaituko dira asfaltatze lanak, eta oinezkoentzat bidea irekiko da». Datorren astean, berriz, konpontzeko dagoen losa zatia konponduko dute. Lan horiek martxoaren 11an amaitzea aurreikusten dute. “Lan hauek amaituta zabalduko da berriz ere ibilgailuentzako bidea”.