Lekeitioko Amandarri taldeko Itsaso Gangoitia, bederatzigarren Mungiako Duatloian
Zapatuan lehiatu zen Euskadiko zirkuituko bigarren proba puntuagarria Mungian. Guztira, Lea-Artibaiko bost kirolarik parte hartu zuten proban.

Duatloi denboraldia hasi da, eta joan den zapatuan [otsailak 23] lehiatu zen Euskadiko zirkuituko bigarren proba puntuagarria Mungian. Guztira, Lea-Artibaiko bost kirolarik parte hartu zuten proban.
Lekeitioko Amandarri Triatloi Taldeko Itsaso Gangoitia Mazorriagak bederatzigarren postua eskuratu zuen 1.13.09 denbora eginda. Mikel Arrasate Larrea, berriz, kadete mailako txapelduna izan zen; 33. postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean (58.51).
Garraitz Kirol Taldeko Antxon Goitia Goitiak 1.00.57 denboran egin zuen proba, Aritz Iriondo Erkiagak 1.10.15 denboran eta Juan Jose Ortiz de Mendibil Marco-k 1.10.43 denboran.