Zea Maysek 252 ikusle batu ditu Lekeitioko Ikusgarrin
Kontzertua taldea egiten ari den Ateak Tour biraren baitako emanaldia izan da.

Taldeak kontzertu berezia eskaini zuen barikuan (otsailak 22) Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan. Ikusgarriko arduradunek jakitera eman dutenez, 252 sarrera saldu ziren. Emanaldia Zea Mays egiten ari den Ateak Tour biraren baitako kontzertua izan zen.