Mutriku Futbol Taldeak 75. urteurreneko ekimenak aurkeztuko ditu
Azkar esaten baldin bada ere, Mutriku Futbol Taldeak 75 urte bete ditu aurten, eta urteurren borobilaren harira, hainbat ekimen prestatu dituzte datozen hilabeteotarako. Ekintza horien guztien aurkezpena barikuan [martxoak 1] egingo dute, 19:30etik aurrera, Zabiel kultur etxean. Zuzendaritza taldeko kideek herritar guztiak gonbidatu dituzte ekitaldira.
Aurkezpena nahikoa motza izango dela gogorarazi dute, ordu erdi ingurukoa. Ekitaldia taldearen historia errepasatzen hasiko dutela iragarri dute. “Hainbat argazki proiektatzeko asmoa dugu. Taldea zergatik sortu zenĀ azalduko dugu, eta gaur egunera arteko historia errepasatuko. Tartean, pasadizoren bat edo beste ere kontatuko dugu”.
Aurreratu dutenez, martxoan hasi eta ekainaren 22ra bitartean hainbat kirol eta kultur ekitaldi egingo dituzte, eta dena borobiltzeko, ekitaldi guztiak eta azken 75 urteotako historia jasotzen duen argazki bildumez osaturiko aldizkaria kaleratzeko asmoa dago.