Martxoaren 8an mugimendu feministak kalera eroango du zaintzaren gatazka
Feministek gizartearen ongizatea emakumeen bizkar dagoela nabarmendu dute, eta pertsonaren zaintza politika publikoaren arazoa dela nabarmendu dute.
Grebaren deitzaileek aldarrikatzen dute emakumeek sostengatzen dutela gizarte ongizatea. Argazkian, Markina-Xemein Aransolo etxez etxeko langilea da Lea-Artibaiko Amankomunazgoan, eta azkenengo urteteetako garapenaren lekuko. “Zainketa arautua hogei urtetik honako kontua da. Lehen, esate baterako, zahar egoitzetan lan egiten zuten emakumeak izaten ziren beharrik gabe geratzen ziren emakumeak edo alargunduta edo banatuta zeudenak; etxean umeak hazi eta gero, soldatapeko beharginak izatera pasatzen ziren andrazkoak”, azaldu du.
“Zaintza sekula ez da amaitzen emakumearentzat”, esan du Mari Karmen Aransolo Markina-Xemeingo asanblada feministako kideak

Nagusi bat eta haren zaintzailea, Markina-Xemeinen
Bermeon emakumeek batez ere kontserberetan lan egin izan dute, eta emakumeen lana ikusi da osagarri modura. “Soldata arrakala hor dago. Emakumeek aurrezteko eta kontsumitzeko aukera txikiagoa eduki dute, eta horrek askotan pobrezia eta bazterkeria eragin ditu”, esan du bermeotarrak.
Zaintza ez arautuan ere, profila emakumearena da, baina etorkinarena

Nagusien zein umeen zaintza emakumeen ardura izan ohi dela diote asanblada feministetan
Martxoaren 8ak zaintzaren aurpegiak plazaratzeko balioko du, hain justu, bai Bizkaiko etxez etxeko laguntza zerbitzuetako langileak, bai Gipuzkoako nagusien egoitzetakoak mobilizatzen ari direnean. Bestalde, aldarrikapenek ez dute etenik eduki behar Aransoloren ustez. “Martxoaren 8ko borroka ezin da egun bakarrera mugatu. Arazoek hortxe jarraituko dute, zaintzan zein beste esparruetan”.
Lan ildoa markatu du Leire Diaz bermeotarrak. “Alde batetik, zaintza lana behar-beharrezkoa da, baina horretarako gizonak eta sistema publikoa inplikatu behar dira. Bestetik, hurrengo belaunaldien artean lan handia dago egiteko, dena lortuta dagoen sentsazioa dagoelako”.