Arropain auzoko errepidean ibilgailuen abiadura moteldu eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko lanak egin dituzte Ispasterko eta Lekeitioko Udalek, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz.
Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek eredu bateratua izango dute euskarazko komunikabideak babesteko. Denera 10,5 milioi euro jarriko dituzte, orain arte baino hiru milioi gehiago. Laguntzen deialdia aste gutxiren buruan argitaratuko dute erakundeek.
Barikuan Mutrikun egin zuten kalejirarekin hasi ziren bertoko herriak mozorroz janzten. Domekan, ostera, Markina-Xemeinen egin zuten jaia.
75 urte beteko dira aurten Mutriku Futbol Taldea sortu zela. Hori dela eta, futbol taldeak Realaren elkarlanean, hainbat ekintza antolatu ditu. Antzerkia, partiduak, mahai ingurua, entrenamendu saio berezia eta erakusketa antolatu dituzte, besteak beste.
Isuntzako gizonezkoen traineruak ere lan dotorea egin du. 5. postuan amaitu dute estropada.