Elkar Sporteko boxeolariek hamar domina eskuratu dituzte Euskadiko Txapelketan
Urrezko lau domina eta brontzezko eta zilarrezko hiruna domina ekarri dituzte Markina-Xemeinera.
Asteburuan Euskadiko Kickboxing Txapelketa jokatu da Bilboko Miribillan. Eta han izan dira Markina-Xemeingo Elkar Sport gimnasioko boxeolariak. Guztira, hamar domina eskuratu dituzte; urrezko lau eta zilarrezko eta brontzezko hiruna. Elkar Sporteko arduraduna eta boxeolariak pozik itzuli dira. Rolad Diaz ere txapeldun geratu da K1 modalitatean (71)
- Urrea lortu duten boxeolariak: Abdula (42 kilo), Fikri (69), Teresa (70) eta Julen Azka (69, 18 urtetik aurrera),
- Zilarra lortu dutenak: Julen Olabarria (69), Alessandra (69) eta Roman Misua (63),
- Brontzea eskuratu dutenak: Andoni Ansola (69), Igor Ansola (74) eta Alex Sosa (63, K1 modalitatean)