Ispasterko inauteriak, indioz eta bakeroz beteta
Herriko eskolako umeek kolorez jantzi dute frontoia, aratuste martitzena ospatzeko. Herritar asko erakarri ditu urteroko hitzorduak.
Iaz zirku erraldoi bihurtu zuten herriko frontoia, eta aurten urruneko kontuekin agertu dira Ispasterko Eskolako ikasle eta irakasleak. Indioz eta bakeroz bete da goizetik frontoia. Westerma Ispasterren.
Dotore apaindu dute eszenatokia eta mozorroekin ere asmatu dute beste behin. Halaber, dantzarako duten abizelia agerian utzi dute aurten ere. Txikienetatik hasi eta nagusienetara arte dantzatu dituzte euren koreografiak. Gorputzak astintzen aritu dira gurasoak ere. Bi koreografia eskaini dituzte ikusleen gozamenerako.
Denak ere txalo artean hartu dituzte harmailetan zeuden gurasoek, aiton-amonek zein eskolako ikasle ohiek. Horietako asko, gainera, mozorrotuta bertaratu dira.
Ikuskizuna amaituta, gurasoek prestatutako hamaiketako ederra dastatu dute. Bokadutxoa jan bitartean, dantzan eta jolasean aritu dira, musikak lagunduta. Ondoren, kanpora atera eta kalejiran elkartu dira.
Hala, eguerdian ere elkarregaz bazkalduko dute.