Gipuzkoako Foru Aldundiak bideometria kamarak ipini ditu Saturraranera begira
Aldundiko ordezkariek esan dutenez, hondartzak hobeto kudeatzeko asmoz ipini dituzte kamarak. Hiru helburu dituzte kamarek.
Zehatz esateko Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak ipini ditu kamarak. “Hondartzak hobeto kudeatzeko asmoz aldundia bideometria kamara batzuk jartzen ari da hainbat hondartzatan”. Azaldu dutenez, kamarek hiru funtzio dituzte:
- Hondartzara joaten den jendearen kopurua neurtzea. “Datu hori oso interesgarria da”.
- Hondartzaren azalera eta beste horrelako datuak erregistratzea, klima aldaketaren ondorioak neurtzeko.
- Ur mugimenduak eta korronteak erregistratzea, larrialdi zerbitzuak laguntzeko.