Pentsio duinen aldeko aldarriak kalean jarraitzen du Lea-Artibain eta Mutrikun
Astelehenero bezala protestak egin dituzte pentsionistek, herriz herri.
Astelehenero modura, pentsio duinen aldeko aldarria kaleratu dute pentsionistek herriz herriko elkarretaratzeetan. 160 lagun batu dira gaur [martxoak 11], esate baterako Lekeitioko udaletxe aurrean, %0,25agaz apurtzeko eskatu eta gizarte segurantza propioa eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzeko. Borrokan jarraituko dutela diote pentsionistek, aldarrikapenak lortu arte.