Oporrak Bakean programari buruzko bilera informatiboa egingo dute Ondarroan
Yaalah Ondarroako saharar herriaren aldeko elkarteak antolatuta, Oporrak Bakean programarari buruzko bilera informatiboa egingo dute eguenean [martxoak 14], 19:00etatik aurrera, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan. Bilera herritar guztiei zabalik dagoela azpimarratu dute, eta bertara interesa eduki dezaketen guraso, familia edota norbanako guztiak gonbidatu dituzte.
Elkarteko kideek aurreratu dutenez, Orain bi familia ditut, bat Saharan eta bestea Euskal Herrian leloa duen Oporrak Bakean egitasmoa aurkeztuko dute jendaurrean. “Bertaratuei programari buruzko xehetasunak eman eta sortu daitezkeen zalantza eta kezka guztiak argitzen ahaleginduko gara”. Era berean, aurreko urteetan harrera familia izan direnen edo gaur egun direnen bizipenak elkarbanatzeko aukera ere egongo dela gaineratu dute. “Esperientzia hori bizi izan duten familien ahotsa ere entzun nahi dugu”.