Ipuin kontaketa ikastaroa antolatu du Mutrikuko Udalak
Ikastaroa doakoa da, eta martxoaren 28ra arte zabalik dago izen ematea. Interesa dutenek 'kultura@mutriku.net' posta elektronikora idatzita eman dezakete izena
Liburuaren astearen harira Etxean elkar entzuteko gunea sortzen: liburuak, kantak, kontaketak eta errituak ikastaroa antolatu du Mutrikuko Udalak. Ikastaroa Pello Añorga ipuin kontalariak emango du, eta, batez ere, LHko eta HHko haurren guraso, hezitzaile edo edozein bitartekarirentzat zuzendua dagoela nabarmendu dute.
Ikastaroari dagokionez, bi orduko bi saio egingo dira. Apiririlaren 1ean eta 8an egingo dira saioak, 18:00etatik 20:00etara, Zabiel Kultur Etxean. Martxoaren 28ra arte zabalik dago izen ematea. Bertan parte hartzeko interesa dutenek kultura@mutriku.net posta elektronikora idatzita eman dezakete izena. Ikastaroa doakoa da, eta gogorarazi dutenez, gehienez, 25 pertsonak parte har dezakete.