Konpost Eguna egingo dute martxoaren 23an Ondarroan
Ekimena aprobetxatuz, eta hondakinak bereizi nahi dituzten bizilagunek izena eman dezaten, hirugarren erakartze eguna ere egingo du Amankomunazgoak.
Lea-Artibaiko Amankomunazgoak antolatu du ekimena Ondarroako Udalagaz elkarlanean, eta egun horretan 11:30etik 13:30era Alamedara hurreratzen direnei etxeko lorontzietan edo baratzean erabiltzeko konpost poltsa bat oparituko diete. Era berean, nahi duenak tomate landare bat ere jasoko du opari.
Ekimena aprobetxatuz, eta hondakinak bereizi nahi dituzten bizilagunek izena eman dezaten, hirugarren erakartze eguna ere egingo du Amankomunazgoak. “Organikoa bereizteko kitik ez daukaten herritarrek Alamedan jarritako postura hurbildu beharko dute 10:00etatik 14:00etara, aldez aurretik etxean jasotako gutuna erakutsiz. Bertan emango zaie txartela, edukiontzi txikia, organikoaren poltsak eta ondo bereizten ikasteko eskuorria”.