Kristo Portaleko eraberritzen ari da Lekeitioko Udala
Ateako Guruztokia 1514an eraiki zen, herriko gurutze zahar bat ordezkatzeko. Lanek 11.199,30 euroko kostua edukiko dute.

Ateako Guruztokiko teilatua konpontzen ari da Lekeitioko Udala. Teila batzuk lekuz mugituta eta jausteko arriskuarekin egoteaz gain, itoginak ere badaudela jakitera eman dute. Hori dela eta, eraikinaren segurtasuna bermatzeko, arriskua saihesteko eta, batez ere, Kristo Portaleko ondarea babesteko helburuarekin egingo dituztela lanak esan dute.
Ateako Guruztokia 1514an eraiki zen, herriko gurutze zahar bat ordezkatzeko. Jatorrizko gurutze hori zegoen lekuan, gaur egun, hilzorian dagoen Kristo bat ikus daiteke. “Lekeitioko ondarearen parte dela kontuan izanda, eraikinak balio historiko handia dauka. Hori kontuan izanda, garrantzi handikoa da bere egoera mantentzeko lanak egitea”.
Teilatueren konponketa lanak martxoan egingo dira, eta 11.199,30 euroko kostua edukiko dute.