EH Bilduk Lea-Artibai mailako ekitadia egingo du Markina-Xemeinen
Eskualderako dituzten proposamenak azaldu eta Bizkaiko Batzarretarako eta eskualdeko herrietako hautagaiak aurkeztuko dituzte.
EH Bilduk Lea-Artibai eskualderako dituen proposamenak aurkeztuko ditu barikuan [martxoak 15], 19:00etan, Markina-Xemeingo Arkupean egingo duen eskualde mailako ekitaldian. Jakitera eman dutenez, batzar nagusietatik eta eskualdeko erakundeetatik eskualdera begira daukaten proiektu eta eskaintza politikoa azaldu eta herrietako hautagaiak aurkeztuko dituzte. Bea Ilardia Bizkaiko Batzarretako hautagaiak ere parte hartuko du ekitaldian.
Epe laburrean erronka handiak dituztela dio koalizioak. «Kolore guztietako hauteskundeak izango ditugu hurrengo hilabeteetan, eta gure ustez, asko dugu irabazteko». 8 urtetan instituzio desberdinak gobernatzeko gaitasuna erakutsi dutela gogora ekarri dute, «herritik eta herriarentzat politikak eginez». Biharko ekitaldira gonbidatu dituzte herritarrak.