Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Leire Etxaniz, berriz ere Master Cupeko txapeldun

Leire Garaigaz bikotean Emakume Master Cupeko Binakako hirugarren txapela eskuratu du Leire Etxaniz Bengoa etxebarritarrak. Bikote urdina espero baino errezago gailendu zen.

Emakume Master Cupeko podiuma. Argazkia: Mari Jose Etxaniz
Eider Mugartegi
Etxebarria
2019/03/18

Hirutik hiru garaipen eskuratu ditu Leire Etxaniz Bengoa Etxebarriko pilotariak Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketan. Olatz Arrizabalaga izan zuen bikote lehenengo bietan eta Leire Garai ondoan irabazi du hirugarrena. Emakume Master Cupean txapel gehien jantzi dituen pilotaria da Etxaniz, eta “ahal bada”, gehiagori ere lekua egiteko prest dago.

Garaipenarekin “oso pozik” dagoela adierazi du Etxanizek. Partida estuagoa espero zuten, baina Patri Espinar eusteko erabilitako estrategiak emaitza hobeezinak eman zizkietela azaldu du. “Argi geneukan estrategia, Patriri pilota kendu eta jokoan sartzen ez uztea, eta lortu egin genuen”. Hala ere, emaitzak ez duela kantxan egon zen norgehiagoka erakusten dio. “Tantoak asko landu behar izan genituen, ondo defendatu genuen, eta eurak akats asko egin zituzten”.

Errenteriako finalerdien ostean final parekatuagoa espero zen arren, Leire Etxanizek eta Leire Garaik 22-5 irabazi zuten. Lan bikaina egin zuten etxebarritarrak eta gasteiztarrak. Lehen tantuetatik jarri ziren aurrean eta tantuak batzen joan ziren 12-0eko aldea lortuz. Alde horri buelta ematea ez zeukaten erraz Patricia Espinarrek eta Miriam Arrillagak. Usansolokoak oso urrutitik aritu behar izan zuen erasoan eta huts asko pilatu zituen, eta Espinar atzean baztertuta, lanez gainezka egon zen Mirian Arrillaga.

Zumarragako Beloki pilotalekuan giro bikaina egon zela azaldu du Etxebarriko pilotariak. “Ikusleen erantzun handia egon da. Asko izan ziren sartu ezinda geratu zirenak, eta jende horri erantzuteko, Zumarragako Udalak Zelai Arizti zinema ireki zuen pilotazaleek bi finalak pantailan ikusi ahal izateko, eta hori detaile polita izan zen”. Antolatzaileek egindako lan handia ere azpimarratu du Etxanizek, Emakume Master Cup txapelketari esker frontoiak bete direla azpimarratuz.

Emakume Master Cup amaitu badu ere, Leire Etxaniz ez dago atsedenik hartzeko. Gizonezkoekin batera ari da Bizkaia Cup txapelketa jokatzen palaz, eta Olatz Arrizabalaga gernikarragaz batera jokatuko du bai eta ere, asteburuan hasi den GRAVNI txapelketako palako norgehiagoka bikoteka.

Promozio maila. Maria Granado (Hernani) eta Ainhoa Lakuntza (Aduna) Uxue Oses eta Madalen Etxegarai oñatiarrekin neurtu ziren Promozio mailan. Etxegarai-Oses gazte oñatiarrek kontran jarri zitzaien partidari buelta ematea lortu zuten. Hamabira berdindu ostean, Aloña Mendiko pilotariak nagusitu ziren, eta Oses eta Etxegarairentzat izan ziren txapelak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.