Ondarroan hasiko da XVII. Plazatik Gaztetxera bertsolari txapelketa, barikuan
Saio guztiak 22:30ean hasiko dira, eta betiko modura, aurretik, 20:30 aldera, gaztetxean afaltzeko aukera egongo da. Ondarroako afarian parte hartu nahi dutenek Anaitasunan izena eman behar dute.
Azken urteetan egin modura, txapelketa bakarkakoa izango da eta zazpi saiotan banatuta egongo da. Guztira 24 bertsolarik parte hartuko dute.
Ondoko herrietako gaztetxeetan jokatuko dira saioak: Ondarroa, Itziar, Mutriku (martxoak 29), Zestoa, Elgoibar, Eibar eta Deba. Lea-Artibai eta Mutrikuko bertsolari bakarra ariko da txapelketan: Alexander Idoeta Anakabe ondarrutarra. Dena dela, saio bakoitzean egongo den epaimahaian eskualdeko lau herritarrek ere parte hartuko dute: Graxi Arregi Leonardo (Markina-Xemein), Mirari Azula Aurrekoetxea (Lekeitio), Eneritz Azkue Basurko (Mutriku) eta Ander Txakartegi Basterretxea (Berriatua).
Txapelketaren helburuak hasiera batean jarritakoak direla diote: bertsolari gazteei bertsotarako aukera ematea eta bertsoa gazteengana hurreratzea. Eta txapelketa aurrera atera ahal izateko zazpi herrietako gazte asanbladako kideak elkarlanean ari direla azpimarratu dute.
Hiru fase eta afariak. Txapelketa hiru fasetan dago antolatuta: lau kanporaketa saio, bi finalerdi eta finala. «Saio bakoitzean sei bertsolarik parte hartuko dute, eta epaimahaiak erabakiko du zeintzuk sailkatuko diran».
Saio guztiak 22:30ean hasiko dira, eta betiko modura, aurretik, 20:30 aldera, gaztetxean afaltzeko aukera egongo da. Finaleko saioa goiz eta arratsaldez izango da, eta bazkariak eta kontzertuek beteko dute egitaraua.
Bestalde, Ondarroan afaldu nahi dutenek Anaitasuna tabernan izena eman behar dutela gogorarazi dute.
SAIOAK ETA PARTE HARTZAILEAK:
- Martxoak 22, barikua (Ondarroa):
- Bertsolariak: Manex Astigarraga Bergara, Ane Beloki Lopez, Lurdes Ondaro Mallea, Eneko Beretxinaga Laskurain, Ane Peñagarikano Leiva eta Oier Etxeberria Zubimendi.
- Epaimahaia: Iñigo Legorburu Arregi, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Graxi Arregi Leonardo.
- Martxoak 23, zapatua (Itziar):
- Bertsolariak: Beñat Mujika Izagirre, Oihana Arana Cardenal, Haizea Arana Cardenal, Aitor Tatiegi Loidi, Aner Peritz Manterola eta Odei Irigoien Aizpitarte.
- Epaimahaia: Zigor Leunda Eizmendi, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Ander Zulaika Elola.
- Martxoak 29, barikua (Mutriku):
- Bertsolariak: Irati Alkantarilla Urdanpileta, Urko Arregi Markuleta, Ander Anakabe Lekue, Antton Aizpurua Aldape, Julene Iturbe Lepede eta Gontzal Belategi Zubia.
- Epaimahaia: Eneritz Azkue Basurko, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mikel Lersundi Aiestaran.
- Martxoak 30, zapatua (Zestoa):
- Bertsolariak: Beñat Torres Lete, Mikel Iturriotz Etxaniz, Iker Letamendia Barandiaran, Alexander Idoeta Anakabe, Bittor Zubiagirre Anduaga eta Peru Aiartza Cajaraville.
- Epaimahaia: Zigor Leunda Eizmendi, Oihana Aranguren Arregi eta Aitor Xalegi Martija.
- Apirilak 5, barikua (Elgoibar): 1. finalaurrekoa
- Bertsolariak: Ondarruko eta Mutrikuko 1.ak, Itziarko eta Zestoako 2.ak eta Ondarroako eta Mutrikuko 3.ak.
- Epaimahaia: Oihana Aranguren Arregi , Mirari Azula Aurrekoetxea eta Mikel Olaizola Oñederra.
- Apirilak 12, barikua (Eibar): 2. finalaurrekoa
- Bertsolariak: Itziarko eta Zestoako 1.ak, Ondarroako eta Mutrikuko 2.ak eta Itziarko eta Zestoako 3.ak.
- Epaimahaia: Miriam Juaristi Urizar, Ander Txakartegi Basterretxea eta Jurgi Fuentes Goikoetxea.
- Apirilak 27, zapatua (Deba): Finala
- Bertsolariak: Elgoibarko 1.a, 2.a eta 3.a, Eibarko 1.a, 2.a eta 3.a.
- Epaimahaia: Miriam Juaristi Urizar , Ion Martinez Ugarteburu eta Joseba Santxo Uriarte.