Martxoaren 26an LABi bozka emateko eta "hezkuntza sistema propioaren alde" egiteko eskatu dute
Hezkuntza publikoan lan egiten duten Markina-Xemeingo eta Lea-Artibaiko herri txikietako herritar batzuk egin duten agerraldia Markina-Xemeingo Bekobenta eskolan.

Gizarte euskaldun eta justuago baten aldeko borroka eskolak bakarrik bere gain hartu ezin badu ere, hori lortzeko bidean eskolak garrantzia handia daukala diote. “Horregatik, LABetik herria eta eskolaren arteko zubiak eraikitzeko ekarpena egin nahi dugu”.
Azaldu dutenez, LABen aldeko bozka emanda, besteak beste, enplegu duinaren defentsa egin, eta euskal herritarren interesak erdigunean jartzen dituen “hezkuntza sistema propioaren” eta “Euskal Eskola Publiko komunitarioa ardatz duen” ereduaren alde egiten dela esan dute. “Horretarako, martitzenean [martxoak 26] eremu publikoan burutuko diren hauteskunde sindikaletan LABen alde bozkatzeko eskatzen dugu”.