Victor Bereikua 'Elorrio'-ren omenezko memoriala jokatuko da Markina-Xemeinen
Markina-Xemein, Berriatua, Gernika-Lumo, Zumaia, Mutriku, Bermeo, Iparralde eta Gasteizko punta-puntako pilotariak batuko ditu norgehiagokak.

Victor Bereikua Elorrio-ren omenezko memoriala jokatuko dute bihar [martxoak 22] hasi eta uztailera bitartean Markina-Xemeingo Pilotaren Unibertsitatean. Markina-Xemein, Berriatua, Gernika-Lumo, Zumaia, Mutriku, Bermeo, Iparralde eta Gasteizko punta-puntako pilotariak batuko ditu norgehiagokak, zesta-puntako izarra izan zen pilotariari gorazarre egiteko asmoz.
Joan den urteko uztailean hil zen kantxetatik kanpo Letxuga bezala ezagutzen zen pilotaria, Markina-Xemeinen oporrak igarotzen ari zenean. Elorrion jaiotako pilotari markina-xemeindarra figura handia izan zen. 1969 urtean debutatu zuen Kanariar Uharteetan eta 1972 urtean AEBtara joan zen jokatzera. Tampa (Florida) eta Hartford (Connecticut) frontoietan jokatu ondoren 1980 urtetik 1995 urtera Miami Jai Alain (Florida) eman zituen pilota erakustaldiak. Ocala (Florida) edota Fort Piercen (Florida) ere jokatu zuen, azken horretan erretiratu zen 2002 urtean. Orlando (Florida), Durango, Dax (Frantzia), Markina-Xemein, Biarritz, Donibane-Lohitzune, Gasteiz, Bartzelona (Herrialde Katalanak), Tijuana (Mexiko), Gernika-Lumo eta Hondarribiako frontoietan ere eman zituen pilotakadak besteak beste.
Hiru kategoriatan jokatuko da bere omenezko txapelketa: gazte, nagusi eta elite edo ohorezko maila. Barikuero egongo dira partidak, uztailaren 5ean finalaurrekoak jokatuko dituzte eta uztailaren 20an izango da finala, Elorrioren heriotzaren urteurren egunean.
Maila bakoitzean sei bikote ariko dira zein baino zein gehiago, eta denek denen kontra jokatuko dute. Hauek izango dira txapelketa jokatuko duten bikoteak:
- Gazte mailan:
1-Mendi-Ander
2- Zelaia-Alain
3-Arratibel-Lourido
4-Arakis-Oier
5-EƱaut-Iriondo
6-X.Arrasate-Cabanillas - Nagusien mailan:
1-Urrejola-Unda
2- Eduardo-Goixerri II
3-Alex-Danel
4-Leke-Elkoro II
5-Aaron-Atain II
6-Ibar-Azkarate
- Elite mailan:
1-Meabe-Aimar
2- Tambo-Ibarluzea
3-Antxon-Mandiola
4-Kosme-Manzi
5-Arbe-Elokoro I
6-Hormaetxea-Etxeba
Biharko [martxoak 22] partiduak 16:45ean hasiko dira. Guztira sei norgehiagoka ikusteko aukera egongo da. Partiduak hurrengoak izango dira:
1. Mendi-Ander/Zelaia-Alain
2. Arratibel-Lourido/Arakis-Oier
3. Eduardo-Goixarri/Alex-Danel
4. Aaron-Atain II/Ibar-Azkarate
5.Tambo-Ibarluzea/Kosme-Manzi
6. Antxon-Mandiola/Hormaetxea-Etxeba