"Bulkada berrien garaia" dela aldarrikatuko dute Ondarroan
Jarrai antolakudea sortu zenetik 40 urte bete direla aitzakitzat hartuta, Euskal Herri sozialista eta feminista lortu arte borrokan jarraituko dutela esango dute zapatuan Ondarroan. Egun osoko jaia egingo dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko belaunaldi ezberdinetako gazte militanteak Ondarroan batuko dira zapatuan [martxoak 23], Lea-Artibai eta Mutriku mailako Bulkada Eguna ospatzeko. Egun osoko egitarauagaz, «bulkada berrien garaia» dela aldarrikatuko dute.
Jarrai antolakudea sortu zenetik 40 urte bete direla aitzakitzat hartuta, Euskal Herri sozialista eta feminista lortu arte borrokan jarraituko dutela esango dute. «Gazteok ez daukagu orainik ezta etorkizunik espainiar eta frantziar estatuen menpe eta sistema kapitalista eta heteropatriarkalaren hatzaparretan».
40 urtean forma hartu duen gazte antolakuntzak milaka esperientzia, bizipen eta borroka batzen dituela diote. «Eta denak gure egiten ditugu».
Dinamikarekin, duela 40 urte egindako apustua eta ibilbide guztia balioan jarri nahi izan dituztela diote. «Horregatik guztiagatik eta aurrera begira konpromisoa berresteko, 40 urte hauetan bidelagun izan ditugun guztiei Ondarroako jaira etortzeko gonbidapena luzatu nahi die.
EGITARAUA:
- 12:00: Mahai-ingurua, Gaztetxean: Gazte Borrokak merezi du!
- 13:30: Poteo animatua, Alde Zaharrean hasita.
- 15:30: Bazkaria, Musika Plazako karpan.
- 20:00: Errietan taldearen kontzertua, Alde Zaharrean.
- 21:30: Kontzertuak, Musika Plazako karpan: Skabidean & The Black Birds, Nikotina & Little Martin Selektah, Suaia eta Ama Rebel eta Egurra Ta Kitto.
- 23:00: Ekitaldi politikoa, Musika Plazako karpan.