Haur Hezkuntzakoen artean, 3 urtetik 5 urtera bitarteko 22 bikotek parte hartu dute. LH1etik LH3ra artekoetan 23 bikote egon dira, eta LH4tik LH6ra 16 bikote. Azkenik, nagusietan 40 bikotek parte hartu dute.
Lea-Artibai Amankomunazgoak organikoa sailkatzeko materialik ez zuten herritarrei ere hori hartzeko aukera eman die, eta 53 herritar hurreratu direla esan dute.
Etxebizitza okupatuetan bizi direnak kaleratzeko saiakerak bertan behera uzteko eskatzeaz gain, bertan erroldatzeko aukera emateko eta Helduentzako Hezkuntza Ikastetxearen premiei "erantzun egokia" emateko exijitu diote.
Arraun munduan orain arte eduki duen ibilbide oparoarengatik omendu dute ondarrutarra. Kolunga ohorezko bazkide egin dute; arraunlariak atsedenaldian jaso du saria.
Ertzaintzak HITZAri jakinarazi dionez, herritar batek kea ikusi du eta abisua eman du. Suhiltzaileak bertaratu badira ere, surik ez dute ikusi. "Uste dute kea kableetatik edo etorriko zela, baina ezerezean geratu da".