Mikel Lertxundiren 'Elkarketak' erakusketa, Bilboko kaleetan ikusgai
Artista berriatuarrak egindako neurri handiko zazpi pieza Bilboko zazpi gunetan daude ikusgai, apirilaren 23ra arte.

Mikel Lertxundi artista berriatuarraren Elkarketak erakusketa Bilboko kaleetan dago ikusgai. Erakusketa osatzen duten neurri handiko zazpi piezak Bizkaiko hiriburuko ondoko guneetan ipini dituzte ikusgai: Erribera zubi ondoan, Arriaga plazan, Isozaki Atean, Abandoko Errepublikaren parkean, Euskadi plazan, Azkuna Zentroaren kanpoaldean eta Ercilla kalean. Artelanak apirilaren 23ra arte egongo dira ikusgai.
Artista berriatuarrak esan duenez, euskal artista batek egiten duen lehenengo kaleko erakusketa da. Erakusketa Loraldia Jaialdiaren barruan dago kokatuta, eta zapatuan egin zuten aurkezpena. Lertxundik azaldu duenez, erakusketa “arte ibilbide bat bezala ikustea” proposatzen da.

Isozaki Atean ipinitako eskultura.

Erribera zubi ondoko eskultura.