35 parte hartzailek lehiatu dute II. Dzanga Kayak Surf Txapelketa
Giro polita eta olatu bikainak egon direla azpimarratu dute Dzanga Lekeitioko Piragua Taldearen ordezkariek.

II. Dzanga Kayak Surf Txapelketa lehiatu zuten Mendexako Karraspio hondartzan, domekan. Dzanga Lekeitioko Piragua Taldeko kideek txapelketaren balorazio “oso positiboa” egin dute, eta eguraldi zein olatu bikainak izan dituztela nabermendu dute: “Giro polita egon zen txapelketan. Jende asko gerturatu zen ikustera”.
35 bat parte hartzailek lehiatu zuten txapelketa, eta gehienak open kategorian bildu ziren. “Izan ere, openean denok parte hartu dezakegu, neskek zein mutilek, eta adin guztietakoek”, azaldu du Ainhoa Tolosa talde lekeitiarreko kideak. Emaitzagaz pozik, datorren urtean ere txapelketa antolatzen jarraitzeko asmoa dutela gaineratu du.
Emakumezkoetan zein gizonezkoetan Olatu onenaren saria banatu zuten. Hau da, olatu onenak harrapatzeagatik saritu zituzten Odei Etxeberria eta Ainhoa Tolosa.
Euskadiko Kayak Federazioaren, Watertechen, Bilboabenturaren, Bilboboatsen eta Mendexa Abentura Park-en laguntza eskertu dute antolatzaileek. Horien eskutik eman zituzten txapelketaren sariak.
Euskal Liga. Mendexakoa izan da Euskadiko Koparen lehenengo proba, eta hurrengo hitzordua Mundakan izango dute maiatzaren hasieran.
SAILKAPENAK:
*JUNIOR IC
- 1- Iñaki Urbe
- 2- Aiur Illarreta
- 3- Aitor Malo
- 4- Peru Barandiaran
*OPEN IC
- 1- Odei Etxeberria
- 2- Hodei Crujeiras
- 3- Xabi Olano
- 4- Gorka Martin
- 5- Oskar Martinez
*EMAKUMEAK IC
- 1- Ainhoa Tolosa
- 2- Teresa Karranza
- 3- Olatz Garmendia
- 4- Irati Bordagaray
*G. MASTER HP
- 1- Txema Carreto
- 2- Ruben Del Rio
- 3- Agus Illarreta
- 4- Javier Rodriguez
*JUNIOR HP
- 1-Eñaut Calvo
- 2- Iñaki Urbe
- 3- Aitor Malo
- 4- Jon Etxeberria
*MASTER HP
- 1- Edu Etxeberria
- 2- Dani Lacambra
- 3- Xanti Ubera
- 4- Oskar Martinez
*EMAKUMEAK HP
- 1- Ainhoa Tolosa
- 2- Garazi Iturralde
- 3- Teresa Karranza
- 4- Olatz Garmendia
*OPEN HP
- 1- Odei Etxeberria
- 2- Hodei Crujeiras
- 3- Xabi Olano
- 4- Gorka Martin
[Argazkiak: Dzanga Lekeitioko Piragua Taldea]