Josu Etxaburu ondarrutarra, GEDren bozeramaile berria
Amalur Alvarez ikerlari donostiarrarekin batera hartuko du domekan Zelaik Nikolasen eta Angel Oiarbideren lekukoa.
Josu Etxaburu Osa hastapenetik izan da dinamikako kidea. Besteak beste, Ondarroako eta Lea-Artibaiko taldeetako antolakuntzan aritu da. Konpromisoaren haritik tiraka, zuzendaritza taldera ere irisi da. Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak etapa berri bati ekingo dio domekan [martxoak 31] Bilboko Euskalduna jauregian egingo duen ekitaldian, eta bertan aurkeztuko dituzte bozeramaile berriak.
Bozeramailetzaren lekukotza, hain zuzen, Amalur Alvarezekin batera jasoko du domekako ekitaldian, Angel Oiarbideren eta Zelai Nikosalen eskuetatik.
Etxaburu 1961ean jaio zen Ondarroan. Irakaskuntzan ibilbide profesional zabala du; irakaskuntza publikoan zein itunpeko ikastetxeetan aritu izan da.
Mondragon Unibertsitatean Euskal Filologia alorrean Magisteritza ikasketa eginak ditu eta Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia Gradua. UABn (Universitat Autónoma de Barcelona) Ikastetxeen zuzendaritzan Graduondoa du eta Deustuko Unibertsitatean Euskal Kulturan Graduondoa ere. EHUn Hizkuntza Plangintza Graduondoko Unibertsitate Diplomaduna da eta baita Hizkuntzen Irakaskuntzarako Hizkuntzalaritza Aplikatuan Master Diplomaduna ere.