Zabalik dago Mutrikuko Zabiel Eskulan Taldearen erakusketa
Mutrikuko Zabiel Eskulan Taldeko kideek erakusketa antolatu dute Zabiel kultur etxean. Bertaratzen direnek taldeko 30 bat kidek azken hilabeteotan egindako hainbat lan ikusteko aukera edukiko dute domekara [martxoak 31] arte: patchwork ohe estalkiak, artilez egindako ohe estalkiak, poltsak, motxilak, umeentzako arropa, baserritar jantzia, Errege Eguneko jantzia, etxeko apaingarriak… eta are gehiago ikusteko aukera zabala dago.
Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituze erakusketa ikustera. Honako ordutegian aurkituko dituzte ateak zabalik: barikuan [martxoak 29], 17:00etatik 19:30era; zapatuan [martxoak 30], 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era eta, domekan [martxoak 31], 12:00etatik 14:00etara.