Lekeitioko kaleak alaitu dituzte Inudeek eta Artzainek
Etorkizuna dantza taldeko kideek garai batean menditik jaisten ziren artzainen eta herrian zeuden inudeen arteko gorteatzea irudikatu dute, giro ezin hobean irudikatu ere.
Kaleak alaitzeko asmoz atera dira gaur goizean [martxoak 30, zapatua] Etorkizuna dantza taldeko Inude eta Artzainak kalerik kale, eta hala egin dute. 12:30ean bildu dira Trinkete etxean. Eguzkia lagun, Eusebio MÂȘ Azkue, Maria Diaz de Haro, Merkatua, Paskual Abaroa, Tala, Ezpeleta, Arranegiko Zabala, Marina albotik plazara, Uribarren, Gamarra eta Eskolaperainoko ibilbidea egin dute.
Tartean, bi geldialdi egin dituzte, ohi legez: bata Paskual Abaroan eta bestea, plazan. Hankak eta gorputzak astindu dituzte horietan, menditik jaisten ziren artzainen eta herrian zeuden inudeen arteko gorteatzea irudikatuz. Ikusleek ondo baino hobeto pasatu dute ume, gaztetxo eta nagusiagoek eskani duten emanaldi koloretsuagaz.