Elkar Sporteko boxealariak garaipenekin itzuli dira Donostiatik
Donostian parte hartu zuten Elkar Sporteko boxealariak. Argazkia: Elkar Sport Markina-Xemeingo Elkar Sport gimnasioko boxealariek Donostiako kick boxing txapelketan parte hartu zuten. Alex Sosa txapelduna izan zen 62 kiloko K1 kategorian. 72 kiloko kategorian, ostera, Fikri Sabri izan zen nagusi. Abdulak bigarren egin zuen 40 kiloko kategorian, eta Teresa Baskaranek berdinduta amaitu zuen 79 kilokoan.