Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Geoparkeak 2019ko bisita gidatuen denboraldi berria aurkeztu du

Bisita gidatuen bederatzigarren denboraldiari hasiera emateko helburuarekin, Geoparkeak antolatutako lehen irteera gidatua egin dute asteburuan. Bisita gidatua guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira, eta eskaera handiagoa den irteeretan audio gidak ere badaude eskuragarri ingelesez, frantsesez eta baita alemanez ere.

Nerea Bedialauneta Alkorta
Mutriku
2019/04/02

Bisita gidatuek, hain zuzen, Euskal Kostaldeko Geoparkeak gordetzen duen balio natural, geologiko eta kultural garrantzitsua ezagutaraztea eta gizarteratzea dute helburu. Eta aurten, Geoparkea oinez zein itsasontziz ezagutu eta deskubritzeko 17 bisita gidatu ipini dituzte bisitariaren eskura. “Proposamen hauek guztiak bisita gidatuen liburuxka berrian daude jasota; liburuxka eskuragarri dago turismo bulegoetan”.

Bisita gidatuen eskaintzaren barruan, euskal itsas ondarearen harribitxia den Mutrikuko Arrieta Jauregia ezagutzeko aukera ere badago. “Mutrikun XVIII. mende hasieran eraikia, jauregiak Interes Kulturaleko Ondare izendapena du eta Gipuzkoan ondoen gordetzen den ondare baliabideetako bat da”. Jauregia iazko ekainean zabaldu zen jendaurrera eta orduz geroztik ia 800 lagunek bisitatu dute. “Bisita honek Euskal Kostaldeko Geoparkearen kultur eskaintza osatzen du, balio historiko-artistiko handia duen baliabidea gehituz”.

Beste aukeren artean, Deba eta Zumaia arteko itsas irteeren maiztasuna ere handitu egin dute, “GR-121 ibilbidea oinez egin nahi dutenentzat abiapuntura itzultzeko aukera bikaina”. Modu berean, Geoparkeak ohiko bisita gidatuak ere eskainiko ditu: barnealdeko bailara ezkutuak ezagutzeko ibilbideak, kutsu zientifikoagoa duten irteerak, familiartean egiteko proposamenak…

Bisita gidatuen bederatzigarren denboraldiari hasiera emateko helburuarekin, Geoparkeak antolatutako lehen irteera gidatua egin dute asteburuan. Ia 40 lagunek egin zuten domekan [martxaok 31] Debatik Zumaira doan GR-121 ibilbidea oinez; taldeak itsasontziz egin zuen itzulerako bidaia.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.