Hamargarren urteurrena ospatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arkeologi Museoak Paleolito garaiari eskainitako bi gune berri irekiko ditu bihar [apirilak 3].
Kultura eta aisialdia bat eginez, gaubela, ibilaldi, bertso eta kondairekin gozatzeko aukera eduki zuten ume, gazte eta helduek.
Garagardo festa baino askoz gehiago da Udabirra Fest. Egun osoan, garagardoak dastatzeko aukera eskainiko du jaiak, eta arratsaldean goi mailako paleta-goma jaialdia egingo dute.
Ondarroako Unanue udal musika eskolako eta Barakaldoko udal musika kontserbatorioko orkestrek elkartrukea egingo dute. Herri bakoitzean kontzertu bana eskainiko dute. Lehen zuzenekoa Ondarroan izango da zapatuan.
Ibilgailuen joan-etorria semaforoekin bideratzen ari dira, eta lanak datorren astean amaitu ahal izatea aurreikusten dute.
17:30etik aurrera egingo dute inaugurazio ekitaldia. Besteak beste, eskulan tailerrak egingo dituzte, eta bertaratzen direnei ludotekari buruzko informazioa emango diete.
Hiladakoa 39 urteko gizonezko ondarrutarra zen eta Markina-Xemeinen bizi zen. Istripua eduki eta gero Osakidetzako helikopteroak eraman du zauritua Gurutzetako Ospitalera.
Taxientzako lau leku egokitu dituzte Itsasaurreko aparkalekuan, autobus geralekuaren atzeko aldean.
Ondarrutarrek edo Ondarroan ikasten duten 18 urtetik beherakoek parte hartu dezakete aurten bosgarrenez antolatu duten lehiaketan.
Bisita gidatuen bederatzigarren denboraldiari hasiera emateko helburuarekin, Geoparkeak antolatutako lehen irteera gidatua egin dute asteburuan. Bisita gidatua guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira, eta eskaera handiagoa den irteeretan audio gidak ere badaude eskuragarri ingelesez, frantsesez eta baita alemanez ere.