Bihar zabalduko dute Galbaixoko errepidea
Mutrikuko udal iturriek jakitera eman dutenez, bihar [apirilak 5] 15:30etik aurrera zabalik egongo da errepidea. “Errepidea osotasunean zabalduko dute”. Otsailaren 1ean errepidearen zati hondoratu ondoren, bi hilabetez itxita egon da Galbaixora doan GI-3230 errepidea.
Hori bai, errepidea konpontzeko lan guztiak ez dituztela amaitu gaineratu dute. “Oraindik azken ukituak falta dira, eta datorren asten ere lantxo batzuk egiten jarraituko dute. Besteak beste, hormigoizko babesa amaitzea eta errepideko marrak margotzea falta dira”. Arrazoi horregatik, une bateren edo bestean errepideko bideren bat itxita egon daitekeela aurreratu dute.