Auzo batzarrak antolatu ditu Ondarroako Udalak
Apirilean onartu nahi du aurrekontua Ondarroako udal gobernuak, eta aurrekontuari buruz herritarrak informatu eta iritzia jasotzeko auzo batzarrak antolatu dituzte datorren asterako. Eneritz Basurko alkateordeak adierazi duenez, udala beti saiatzen da herritarrekin harremana zuzena edukitzen. “Komunikazioa bi aldeetakoa izatea garrantzitsua da gu egitera goazena aurkeztu eta herritarrek esateko daukatena entzuteko”.
Lehen auzo batzarra astelehenean [apirilak 8] egingo dute Artabideko eta Antiguako Amako bizilagunekin, 18:30ean, Antiguako Ama elkartean. Eguaztenean [apirilak 10], berriz, alde zaharreko, San Juan Txurruko eta Madalenako bizilagunekin batuko dira, 18:30ean, Kofradia Zaharrean. Azkenik, eguenean [apirilak 11], KamiƱazpiko bizilagunekin batzartuko dira, 18:30ean, Alcoholicos Anonimos-en lokalean.