Etxebarriko Pazkuetako Idi Probetako azken ekitaldiak, jokoan
Idi proben lau saio lehiatu dira gaur [apirilak 5] hasi eta astelehenera [apirilak 8] bitartean.
Pazkoetako Idi Proben lehen hiru ekitaldiak jokatuta, Muruetako Kamiñoko doa, momentuz, Etxebarriko Sari Handiaren sailkapenaren buruan. Gaur [apirilak 5] hasi eta astelehenera [apirilak 8] bitartean jokatuko dira sariketako azken lau probak, eta Kamiñokoren 43 untza 2 metro eta 42 zentimetro gainditzea izango dute helburu probalariek Etxebarriko manta lortu nahi badute.
Joan den zapatuan [martxoak 30] hasi ziren lehian lehen idi bikoteak. Lezoko Olatzarren animaliak izan ziren lehenengoak probalekura irtetzen, 33 untza 3 metro eta 15 zentimetro osatu zuten. Rafa Alegriaren (Bermeo) idi pareak 42 untza egin zituen, ondoren, eta azkena izan zen Laskiren (Birle) uztarriak egin zuen lanik onena 42 untza eta laurden 4 metro eta 90 zentimetro eginez.
Idi proben bigarren saioa Kamiñokok (Murueta), Biritxinagak (Bakio) eta Zumeltzuk (Zamudio) jokatu zuten. Kamiñokoren animaliek lortu zuten plaza gehien egitea, Biritxinagak 40 untza metro bat eta 25 zentimetro egin zituen, eta Zumeltzuk 33 untza metro bat eta 28 zentimetro.
Hirugarren saioan Zornotza anaien (Zalla), Andrakas Sagardotegiaren (Lemoiz) eta Kortaren (Gabiria) animaliak atera ziren plazara. 39 untza 6 metro eta 35 zentimetro egin zituen lehenengoak, 34 untza 2 metro eta 12 zentimetro bigarrenak eta 35 untza 2 metro eta 25 zentimetro hirugarrenak.
Gaur [apirilak 5] eta bihar [apirilak 6] hiru idi uztarri aterako dira, 22:00etatik aurrera, probalekura. Etzi [apirilak 7] eta astelehenean [apirilak 8], berriz, lau izango dira parte hartzaileak. 18:00etan jokatuko dira probak domekan, eta 21:00etan, astelehenean.
Asteburuko di proben egitaraua:
- Apirilak 5, barikua
22:00. Txomin Renteria (Bakio), Patxi Irarreta (Renteria) eta Taberna Goieta (Mungia). - Apirilak 6, zapatua
22:00. Ipañarrieta (Urretxu), Zumeltzuondo (Zamudio) eta Eneko Artola (Oiartzun). - Apirilak 7, domeka
18:00. Mendigoitxi (Eibar), Zubibarri (Ziortza-Bolibar), Usaisti (Berriatua) eta Arene Jatetxea (Gernika-Lumo). - Apirilak 8, astelehena
21:00. Isidro Erretegia (Azkoitia), Iñaki Lopategi (Birle), Garagartza Elkartea (Laukiz) eta Motxo (Murueta).