Ume eta gazteentzako duatloia egongo da Lekeition
8 eta 14 urte bitarteko kirolariek parte hartu ahalko dute Garraitz Kirol Taldeak eta Lekeitioko Udalak antolatutako kirol proban.
Gazteak aringa-aringa. Argazkia: Lekeitioko Udala Benjamin, alebin eta txikien mailetako kirolariek parte hartu ahalko dute Garraitz Kirol Taldeak eta Lekeitioko Udalak antolatuta domekan [apirilak 7], Lekeition egongo den gazte duatloian. Mailaren arabera distantzia ezberdinak osatu beharko dituzte parte hartzaileek. Irteera 11:00etan izango da plazatik.
Aurten ere, 8 eta 14 urte bitarteko kirolariek parte hartu ahalko dute proban. Aurten 9 eta 10 urte beteko dituzten (2009-2010) benjamin mailako kirolariek 250 metro korrika, 1.000 metro bizikletan eta 100 metro korrika egin beharko dituzte; 11-12 urte egingo dituzten (2007-2008) alebinek, berriz, 500 metro korrika, 2.000 metro bizikletan eta 250 korrika; txikien mailakoek, ostera, 13 eta 14 urte (2005-2006), 1.000 metro korrika, 4.000 metro bizikletan eta 500 metro korrika.
Proban parte hartu ahal izateko izena aldez aurretik eman daiteke garraitz@garraitz.com helbidera idatzita, edo bestela duatloiaren egunean bertan, 10:00etatik aurrera, plazan jarriko duten mahaian. Antolatzaileek proban parte hartzera animatu dituzte gaztetxo guztiak.