Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

228 mendizalek osatu dute Markina-Xemeingo 54. Ibilaldi Neurtua

Ibilaldi Neurtuagaz "gustura" geratu dira parte hartzaileak. Oiz mendiko aldapa izan dela neketsuena azpimarratu dute ibilbide luzeko partaideek.

Ibilaldi luzeko partaide batzuk Arkupe aurreko mahaira helduta.
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2019/04/08

Basaz beterik, baina helburua betetako pozagaz, ailegatu ziren atzo [apirilak 7] Artibai Mendigoizale Taldeak Markina-Xemein inguruetan antolatutako 54. Ibilaldi Neurtuko 228 parte hartzaileak Arkupe aurreko helmuga mahaira. Euriaren beldurrez, asko izan ziren egunean bertan izena eman zuten mendizaleak. Urtero modura, bi ibilbide eduki zituzten aukeran: 28 kilometroko luzea eta 14 kilometroko laburra. 141 mendigoizalek osatu zuten luzea eta 87 animatu ziren txikia egitera.

Goiz hasieran euri apur bat eduki bazuten ere, gehienbat ateri eduki zuten ibilbidean. Hala ere, aurreko egunetako euriek basa eragin zuten bidean, eta batez ere Oiz igotzea “neketsua” izan zela azpimarratu zuten ibilbide luzeko partaideek. Izan ere, bera zen ibilbide luzeko zatirik aldapatsuena eta makilen laguntza beharrezkoa zela aditzera eman zuten batzuek, “gorantz errazago egiteko”.

Hori eta guztiz ere, Ibilaldi Neurtuagaz “gustura” geratu ziren parte hartzaileak, eta ezusteko atsegina ere eraman zuten batzuek amaieran. Markina-Xemeingo mendigoizale taldeak bertoko produktuen zozketa bat egin zuen partaideen artean, eta erdiak baino gehiagok eraman zuen oparia: Igotz edo Larrus gaztak, Axperen sagardo botilak, Baskaranen yogurtak, Lanekoren zukuak…

09:00etan Markina-Xemeingo autobus geltokian elkartu eta Ziortza-Bolibarrera abiatu ziren autobusez ibilbide motzeko parte hartzaileak, eta 10:00ak aldera irten ziren Ziortzatik oinez. Martxa onean egin zuten ibilbidea, 3 ordu eta erdian egin zitekeela kalkulatu zuten Artibai Mendigoizale Taldekoek eta epe hori bete orduko ailegatuta zeuden denak Arkupeko mahaira. Horietako batzuk ere eraman zituzten zozketako opariak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.