Dantzaz bete da Markina-Xemeingo Plazabarripea
Markina-Xemeingo Dantzaskeko ikasle guztiak, 70 dantzari inguruk, egin zuten dantzan domeka [apirilak 7] eguerdian Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Ballet eta dantza modernoko ikuskizunagaz gozatzeko aukera egon zen atzo [apirilak 7] eguerdian Markina-Xemeinen. Dantzaren Nazioarteko Egunaren harira, egunero klaseetan egiten dituzten ariketak eta prestatzen dituzten koreografiak plazaratu zituzten Markina-Xemeingo Dantzaskeko 3 eta 15 urte bitarteko 70 dantzari inguruk.
Euriaren mehatxupean, Plazabarripea aukeratu zuten agertoki modura, eta Ianire De Andres eta Nahia Arrasateren gidaritzapean zortzi koreografia eta balleteko barra ariketak eskaini zioten Plazabarripea bete zuen publikoari. Txalo zaparrada beroekin eskertu zituen publikoak dantzaldi guztiak.