Bizkaibusek zerbitzu berria emango du Ondarroan
Bizkaibusek jakitera eman duenez, apirilaren 15etik aurrera garajera bidean doan 20:30eko autobusa KamiƱazpin ere geldituko da, “udalerri barruko mugikortasuna errazteko”. Bizkaibuseko iturriek agertu dutenez, zerbitzua egunero emango dute, astelehenetik domekara.
Linea zerbitzu berria, hain zuzen ere, Ondarroako Udalak egindako eskariari erantzuna emanaz ipiniko dute martxan. Udalak, beste eskari batzuen artean, A3916 (Ondarroa-Ermua-Bilbo) lineako autobusaren 20:30eko azken irteeran geldiadi bat gehitzeko aukera eskatu zuen. Izan ere, autobusak lineako azken geldiadia portuan egin ostean garajera abiatzen ziren zuzenean.