Alaitz Aranbarri markina-xemeindarrak brontzea lortu du Espainiako Gimnastika Erritmikoko kopan
Lurralde bakoitzeko bi talderik onenak parte hartzen dute kopa horretan, eta ezusteko handia hartu zuela adierazi du Aranbarrik.
Alaitz Aranbarri markina-xemeindarrak hirugarren postua eskuratu zuen domekan [apirilak 14] Guadalajaran (Espainia) lehiatu zuten Espainiako gimnastika erritmikoko federatuen kopan. Eibarreko Ipurua taldearekin aritu zen gimnastikalaria.
Lurralde bakoitzeko bi talderik onenak parte hartzen dute kopa horretan, eta ezusteko handia hartu zuela adierazi du Aranbarrik, oraindik ez daukalako guztiz bikainduta hiru minutuko dantza. Izan ere, ekainean ospatuko den bigarren faserako xehetasun guztiekin prest edukitzea aurreikusita daukate.
Tenerifeko Aitana eta Batistana taldeak jarri ziren lehenengoak sailkapenean, eta Ipuruak bere lana eginda, horiek baino puntuazio hobea lortu zutela ikusi zuten. Hala, podiumera igotzeko esperantzak piztu zitzaien bai eta lortu ere. Azkenean, Tarragonak (Herrialde Katalanak), Torrejonek (Madrid, Espainia) eta Ipuruak osatu zuten podiuma.
Joan den azaroan Euskalgym txapelketa lortu zutenetik hau da taldeak eskuratu duen lorpen handiena, eta horrek denboraldia indartsu jarraitzeko motibazioa ematen dietela adierazi dute. Alaitz Aranbarrik banakako jardunaldiagaz jarraituko du uztailera arte, Espainiako Txapelketa amaitu arte.