Gaur zabalduko dute Markina-Xemeingo Bizenta Mogel parkea
Azken egunetan jarlekuak jartzen eta txorroen azpiegitura prestatzen aritu dira beharginak.
Azken lanak amaituta, gaur iluntzean [apirilak 17] zabalduko dute Markina-Xemeingo Bizenta Mogel parkea. Egunotan azken ukituak ematen aritu dira beharginak eta dena prest uzti dute; jarlekuak ere ipini dituzte, taldeka banatuta, parkeko gune ezberdinetan.
Berdeguneak, arbola mota ezberdinak eta umeen jolasgune bat edukiko du udaletxe osteko aparkalekuan sortu duten parke berriak. Beheko aldean prestatu dute jolaserako gunea, parkearen erdian argi eta uren zentrala kokatu dute eta Bizenta Mogelen berbak jasotzen dituen bere omenezko plaka jarri dute bertan. Aurrerago, iturri bat eta ur txorroak egongo dira. Azken horien instalazioak eragin du lanen atzerapena.