Berrituta dator Etxebarriko EH Bildu
Hiru hautagai izan ezik, beste guztiak berriak dituzte. "Herria biziberritzeko konpromisoa hartu eta lanerako prest" dauden pertsonak direla azaldu dute.
Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako zerrendakideak aurkeztu ditu Etxebarriko EH Bilduk, eta berrikuntzekin dator, izan ere, hiru hautagai izan ezik, beste guztiak berriak dituzte. Egunerokoan kultur taldeetan, kirol taldeetan, euskararen alde, gazte mugimenduan, mugimendu feministan, hezkuntzan eta herrigintzako beste hamaika saltsatan diharduten hautagaiak direla azaldu dute EH Bildukoek. “Etxebarritar konprometituak gara, herria biziberritzeko konpromisoa hartu eta lanerako prest gauden pertsonak gara”.
Jokin Altzibar alkategaiarekin batera hauek osatzen dute taldea: Iraide Baskaran Uranga, Kepa Castillo Muniozguren, Arantza, Loiola Azkune, Aitor Bereziartua Urkidi, Lourdes Txurruka Aulestiarte, Unai Ezenarro Hernando, Naroa Loiola Lejardi, Andoni Zenarruzabeitia Arrate eta Anna Fernandez Saumell.
Hautagaiak aurkezteaz gain, Etxebarri biziberritzeko landu dituzten bost lehentasun ere jakitera eman dituzte: eskola gune berria eraikitzea, Etxebarrin 800 laguneko biztanleria mantentzea, 12-16 urte bitartekoekin aisialdi proiektua sortzea, eskolaz kanpoko ekintzak herrian bertan eskaintzea eta zahartze osasungarri eta aktiboa sustatzea.