Ondarroako EAJk hautagaiak eta programa aurkeztuko ditu astelehenean
Maria Dolores Etxano Varela Ondarroako EAJren alkategaiak eta haren taldekideek agerraldia egingo dute astelehenean, 19:30ean, Kofradia Zaharrean.
Nahiz eta Ondarroako jeltzaleek aurretik esan zeintzuk izango diren datozen udal hauteskundeetarako hautagaiak, astelehenean [maiatzak 6] herritarren aurrean agerraldia egingo dute. 19:30ean jarri dute hitzordua, Kofradia Zaharrean. Hautagaiak aurkezteaz batera, prestatu duten programa ere aurkeztuko dute. “Taldeak prestatu duen egitarauaren lerro nagusiak jakinaraziko ditugu”.