Santa Kurutz jaiak ospatuko dira maiatzaren lehen zapatuan, Markina-Xemeinen
Elizatxiki baseliza lorez apainduko dute, eta ateak zabalduko ditu auzotarrak eta herritarrak hartzeko.
Jaia ahanzturan ez geratzeko, urtero, ekitaldi berezia prestatzen du Abesuako jai batzordeak, eta oraingoan ere ez da giro onik faltako. Urteetako ohiturari jarraituz, auzoan dagoen Elizatxikiko ateak zabalduko dira zapatuan [maiatzak 4], Santa Kurutz eguna ospatzeko.
Ohi duten modura, dotore-dotore apainduko dute ermita bertan izango da eta meza, 12:30ean. Meza ostean, berriz, Zerutxu dantza taldekoen dantzaldia egongo da, 13:00ak aldera, eta ondoren luntxa bertaratzen direnentzat. Trikitilariak ere hantxe egongo dira jaia alaitzeko.
Mus eta Briska. Auzoko tabernetan, berriz, Mus eta Briska Txapelketak jokatuko dira. Zapatuan 17:00etatik aurrera jokatuko dute Mus Txapelketa, Naroki eta Ilunpe tabernetan, eta, domekan [maiatzak 5], berriz, briskan egingo dute, ordu berean hasita.
Musean zein briskan parte hartzeko 20 euro ordaindu beharko da bikoteko, eta izena tabernetan bertan eman behar da. Sariak berdinak izango dira txapelketa bietan: lehenengo bikoteak txapelak eta izen ematetik lortzen den kopuruaren erdia eskuratuko ditu; bigarrenek garaikurrak eta izen ematearen kopuruaren %30a eramango dute, hirugarren bikoteak izen ematearen %15a eta laugarrenak, %5a.
EGITARAUA
Zapatua
- 12:30. Meza.
- 13:00. Zerutxu dantza taldea.
- Ondoren, Luntxa, trikitilariekin girotuta.
- 17:00. Mus Txapelketa, zortzi erregetara.
Domeka
- 17:00. Briska Txapelketa.