Ehunka lagun batu ditu Mutrikuko Goizeko Izarra ikastolako ikasle ohien bazkariak
200 lagun inguru batu dira Goizeko Izarra ikastolaren 50. urteurrenaren omenez egindako ikasle ohien bazkarian.
Kamiseta eta zapi urdina soinean jantzita, herritarrek Goiko Plaza girotu dute 13:00ak aldera. Gutxi gora behera 200 lagun inguru izan dira Goizeko Izarra ikastolaren 50 urteurreneko ikasle ohien bazkarian parte hartu dutenak. Batzuk azken momentuan kamiseta erosi eta janzten zuten bitartean, besteek lagunartean tragoa hartu dute. 13:20 aldera, zapiak lepoan jantzi eta elizako eskaileretan jarri dira gero bazkaltzera zihoazen guztiak. Eguraldia lagun, argazkia atera eta eguna ondo-ondo pastatzeko prest agertu dira.
Trikiti eta pandero hotsak girotuta, poteotxoa egin eta 14:30ean Miruaitz frontoian jarri dira bazkaltzen. Eta jaiak ez du etenik eduki, are gutxiago arratsaldean Beheko Plazan egindako erromeriarekin.