Etxebarriko jubilatuen elkartea bete dute bertsozaleek

Etxebarriko jubilatuen elkartea bete bete egin zuen Etx Kultur elkarteak eta Etxebarriko Gazte Asanbladiek antolatutako Bertso Afariak. 70 lagun batu ziren lagunarteko giro onean afaldu eta Nerea Ibarzabal Salegi, Josune Aramendi Perez eta Xabat Galletebeitia Abaroa eskualdeko bertsolarien koplekin gozatzeko. Trikipotean ere ibili ziren aurretik, herriko trikitilariekin batera.

Bertso afarikoak trikitilariekin batera triki-poteoan. Argazkia: ETX Kultur Elkartea