Markina-Xemeingo EH Bilduk kanpaina hasierako ekitaldia egingo du eguenean
Udal hauteskundeetara aurkeztuko duten hamahiru laguneko hautagai zerrenda ezagutzera eman eta programaren aurkezpena egingo dute.
Markina-Xemeingo EH Bilduk hauteskunde kanpainari hasiera emateko ekitaldia egingo du eguenean [maiatzak 9], 19:00etan, Karmengo plazan zabalduko duten bilgunean. Aurreratu dutenez, maiatzaren 26ko udal hauteskundeetara aurkeztuko duten hamahiru laguneko hautagai zerrenda ezagutzera eman eta programaren aurkezpena egingo dute.
Hauteskundeei begira prestatu duten programa etxez etxe banatu badute ere, bideoak ere zabaltzen ari da Markina-Xemeingo EH Bildu sare sozialen bitartez –Faceebook eta WhatsApp bidez– programari buruzko xehetasunak emateko.
Lau ildo nagusitan bereizi dute programa eta horiek guztiak azalduko dituzte, egunez egun. Bai eta Aitor Odiaga Garate Markina-Xemeingo EH Bilduren alkatetzarako hautagaiari egindako elkarrizketan azaltzen dituzten egitasmoak ere.