Mutrikuko 24. Berdel Eguneko boluntarioek bazkaria egin dute
Boluntarioek zapatuan egin zuten bazkaria. Belaunaldi ezberdinetako 55 herritar batu ziren. Bazkariaren kostuaren zati bat herriko hamabi tabernak emandako diru laguntzarekin ordaindu da.
Mutrikuko Berdel Eguneko zutabe garrantzitsuena boluntarioak izaten direla azpimarratu dute udal ordezkariek. Hala, joan den asteko zapatuan Mutrikuko Azkenetxe jatetxean bazkaltzeko batu ziren 55 boluntario.
Jaian laguntzen ibili direnen bazkaria betidanik egin izan dela esan dute. «Bazkariaren kostuaren zati bat herriko hainbat tabernek emandako diru laguntzarekin finantzatzen da». Ondokoak dira ekarpen ekonomikoa egin duten tabernak: Bar Puerto, Zubiaram, Ametza, Anaiarte, Batzokia, Bare Bare, Flixgain, Goiti Behera, Txirlatxo, Loretxu, Kardala eta Zubixa.
Bazkarian belaunaldi ezberdinetako herritarrak batu zirela eta giro ona izan zela nagusi esan dute.
Bestalde, udalak ere eskerrak eman eta egindako lana aitortu nahi izan die boluntarioei.