Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko saioa, Mutrikun
Saioa zapatuan [maiatzak 11] izango da, 17:00etan; txarteldegia 16:00etan zabalduko dute.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko (Gipuzkoa Bertsotan) saioa jokatuko dute zapatuan [maiatzak 11], 17:00etan, Mutrikuko Zabiel kultur etxeko ganbaran.
Sei bertsolari ariko dira biharko saioan: Ane Labaka Mayoz, Gorka Maiz Alustiza, Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Unai Izagirre Etxeberria eta Julen Zulaika Alkorta. Aurkezlea, ostera, Unai Belaustegi Bedialauneta mutrikuarra izango da. Sarrerak Zabielen bertan salduko dira, saioa hasi baino ordubete lehenago (16:00etan).
Sailkapen fasea joan den asteburuan hasi zen, Asteasun, eta domekan amaituko da, Lezon. Sailkatzen diren bertsolariek udazkenean jarraituko dute txapelketako saioak egiten.