Hamahiru laguneko lantaldea aurkeztu du Markina-Xemeingo EH Bilduk
Denak gustura bizitzeko, "herriaren alde gure denbora eta esfortzua eskaintzeko prest" dagoen lantaldea direla azaldu dute.
Hamahiru laguneko lantaldea aurkeztuko du Markina-Xemeingo EH Bilduk maiatzaren 26rako udal hauteskundeetara. Aitor Odiaga Garate alkategaiagaz batera lan egingo duen taldea gazteak eta helduak, udalgintzan zein herrigintzan urteetan arituak, eta ikasteko ilusioz daudenak osotzen dute. Eta, batez ere, “trukean inongo saririk espero gabe danok gustora bizitzeko herriaren alde gure denbora eta esfortzua eskaintzeko prest” dagoen lantaldea direla azaldu dute.
Aitor Odiaga Garate alkategaiarekin batera hauek osatzen dute Markina-Xemeingo koalizio abertzalearen zerrenda: Isa Mandiola Zuazok, Eneko Arrate Sololuzek, Leire Markuerkiaga Olabek, Garbiñe Idoeta Baskaranek, Garazi Azpiri Arriagak, Jose Luis Balentziaga Muñozek, Gorka Fundazuri Lorenzok, Kepa Iturraran Santisok, Josune Baskaran Etxebarriak, Aitor Gandiaga Gerrikabeitiak, Tere Aldekoa Ondarrak eta Jose Antonio Perez Amutxastegik.