Konpost Eguna ospatuko dute Markina-Xemeinen

Lea-Artibai Amankomunazgoak eta Markina-Xemeingo Udalak markina-xemeindarrek egindako konposta eta tomate landare bana banatuko dituzte zapatuan [maiatzak 11]. Jakitera eman dutenez, karpa bat jarriko dute Goiko Portalean, eta 11:00etatik 13:30era egingo dute banaketa. Horrez gain, oraindik 5. edukiontzia erabiltzen ez duten herritarrek organikoa jasotzeko kita eskuratu ahal izango dute bertan.