Amorotoko 30. Pala Txapelketako finalak, zapatuan
Txapelketaren 30. urteurrena aprobetxatuta, finalak jokatzeaz gain, apirilean jokatutako Emakume Master Cup-eko binakako finalaren errebantxa ikusteko aukera ere egongo dela esan dute
Amorotoko 30. Pala Txapelketako finalak jokatuko dituzte zapatu arratsaldean [maiatzak 18], Amorotoko frontoian. Aurten, baina, txapelketaren 30. urteurrena ospatzen ari direnez, finaletan apirilean jokatu zen Emakume Master Cup-eko binakako finalaren errebantxa ikusteko aukera ere egongo dela azpimarratu dute.
Lehendabizi 2. mailako finala jokatuko dela esan dute (16:00etan). Horretan, hain zuzen ere, Simon-Azeri bikotea Jon Ander-Mikel bikotearen aurka neurtuko da. “Partidu hori eta gero, Leire Garai eta Leire Etxaniz eta Miriam Arrillaga eta Patri Espinarren arteko esku pilota partidua ikusteko aukera egongo da”.
Ostean, Jon Arriaga eta Josu Imaz Amorotoko bikoteak eta Mendaro eta Elgoibarko Eneko Ulazia eta Kepa Arrizabalagak 1. mailako finala jokatuko dute.
Partidu guztiak jokatu eta irabazleak jakin ostean, pala txapelketaren amaiera ospatzeko pintxopotea egongo dela esan dute Amorotko Pilotazaleen taldekoek.